Zer da Ehnergia?
Energia komunitatez osatutako mugaz gaindiko bigarren mailako sarea da.
Energia komunitateak dira protagonista
Mugaz gaindikoa da. Izaera hori duen lehenengoetariko egitura.
Bigarren mailako sarea. Kooperatibaz osatutako kooperatiba bat.
Helburuak
- Euskal Herriko energia-komunitateen ordezkaritza eta kudeaketa egitea, eta euren arteko lankidetza sustatzea.
- Energia-trantsizio iraunkorraren aldeko politika publikoak sustatzea.
- Burujabetza energetikoa lortzea, tokiko energietan eta energia berriztagarrietan oinarritutako eredu jasangarri eta arduratsua sortuz.
- Pobrezia energetikoaren aurkako borrokan laguntzeko lan egitea.
- Gure energia-kontsumoaren eragina murriztera bideratutako jarduerak sustatzea eta garatzea.
Energia komunitateentzat
-
Autokontsumo kolektiboa sustatzeko baliabideak eskaini.
Monitorizazioa, tresnak, konfiantzazko merkaturatzaileak, bitartekaritza, aholkularitza, protokoloak. -
Aurrezki energetikoak.
Energia Aurrezpeneko Ziurtagiria EAZ – Bitartekaritza eta aurrezkien salmenta. - Agregazio-zerbitzuak.
-
Bideragarritasun ekonomiko eta finantzarioko planak.
Negozio-ereduaren diseinua. -
Energia-komunitatea.
Kudeatzeko eta antolatzeko laguntza eta neurriak hartzea. -
Gizarte ekintza eta beste jarduera batzuk.
Komunikazioa, prestakuntza eta sentsibilizazio ekintzak, foroak, bitartekaritza eta aholkularitza.
Toki erakundeentzat
- Klima eta Energia Jasangarrirako Alkateen Ituna (KEJAI) betetzea, ekintza-planak sustatzea.
- Udalen energia-estrategiak garatzen laguntzea.
- Energia komunitateak sortzeko prozesu parte-hartzaileak sustatzea.
- Espazio publikoen eta instalazioen lagapenean zubi-lanak egitea.
- Bero-sareak.
- Dirulaguntzen tramitazioak.
Zerbitzuak
Bazkide motak
-
Bazkide kontsumitzaile eta erabiltzaileak.
Kooperatibak eskaintzen dituen ondasun eta zerbitzuen azken hartzaile diren pertsona fisiko eta juridikoak, publikoak edo pribatuak (norbanakoak edo erakundeak). -
Bazkide langileak.
Kooperatiban lan egiten duten pertsonak. - Zerbitzu-bazkideak. Kooperatibari euren jarduera erraztu edo hobetzeko zerbitzuak eskatzen dizkieten energia-komunitateak.
-
Bazkide laguntzaileak.
Kooperatiba-helburu soziala erabat gauzatu ezin duten, baina kooperatibaren helburuak betetzeko interesa eta ahalmena duten pertsona fisiko edo juridiko publiko edo pribatuak.
Bazkide egin nahi baduzu, edo informazio gehigarria jaso, idatzi hona:
